NAIZ.INFO
DONOSTIA

Kepa Urra preso aretxabaletarra aske geratu da

Kepa Urra preso aretxabaletarrak askatasuna berreskuratu du gaur, 22 urte espetxean egin ostean.

Kepa Urra Almeriako espetxetik atera da gaur goizeko lehen orduan. Han zituen zain senide eta lagunak eta, lehen harrera egin ostean, Euskal Herrirantz abiatu dira.

Urra 1992an atxilotu zuten eta ordutik preso egon da. Guardia Zibilaren esku egon zen bitartean torturatu egin zutela salatu zuen eta bere kasua epaitegietara iritsi zen. Bizkaiko Auzitegiak hiru guardia zibil zigortu zituen 1997an eta launa urteko espetxe zigorra ezarri zien, baina gero Auzitegi Goren espainiarrak zigorrak arindu eta urtebetera jaitsi zituen. Ondoren Aznarren Gobernuaren indultua jaso zuten.