Naiz.info
Santurtzi

Gaizka Gañanen ongietorrian 70 lagun identifikatu eta beste bat inputatu du Ertzaintzak

Aske geratu berri den Gaizka Gañan presoari Santurtzin egindako lehen harreran 60 eta 70 lagun artean identifikatu zituen asteartean Ertzaintzak eta beste bat inputatu du.

Santurtzin gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea egin dute herritarrek. (@ernaigazte)
Santurtzin gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea egin dute herritarrek. (@ernaigazte)

Europa Press albiste agentziaren arabera, Gaizka Gañan presoari lehen harrera egin zioten atzo Santurtzin. Gañan atzo bertan geratu zen aske eta harrera iluntzeko 21.00ak inguruan egin zioten ongietorria herrikideek.

Iturri horien arabera, Genaro Oraa kalean ziren 60-70 herritar identifikatu zituen Ertzaintzak. Antza, zeramaten pankarta baten leloa delitu izan zitekeelakoan zen Polizia autonomikoa. Bizilagunen arabera, 100 inguru izan ziren identifikatuta pertsonak.

Albiste agentziaren arabera, pertsona batek aurre egin zien ertzainei eta Poliziarekiko errespetu faltagatik inputatu egin dute. Ertzaintzak dio diligentziak auzitegira bideratuko dituela.

Herritarrek elkarretaratzea egin dute gaur Lakuako Gobernuaren egoitza parean, bart gertatutakoa salatzeko, Ernaik jakinarazi duenez.