NAIZ

Bandera eta lidertza San Juanentzat

San Juanek irabazi du Orioko erlojupekoa Hibaikari bi segundu atera ondoren. Garaipenarekin Euskotren Ligako lidertza eskuratu dute Pasai Donibanekoek, nahiz eta sailkapenean Hibaikarekin berdinduta egon.

Sanjuandarrak garaipena ospatzen. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)
Sanjuandarrak garaipena ospatzen. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

San Juan da Euskotren Ligako lider berria Orioko bandera irabazi ondoren -10 minutu eta 29 segundu-. Pasai Donibaneko arraunlariek bi segundu atera dizkiete Hibaikari erlojupekoan. Sailkapen nagusian 14 puntutara berdinduata daude bi taldeak.

Zumaia hirugarren tokian sailkatu da 15 segundura eta Meira 18ra. Sailkapenean 7 puntu ditu Zumaiak eta 5 puntu Meirak.