NAIZ

Urdaibaik irabazi du Orioko erlojupekoa segundu bat baino gutxiagogatik

Bermeotarrak lehen txandan lehiatu dira eta baldintzak hobeak izan dira. Orio bigarrena izan da bere etxean segundu bat baino gutxiagora eta San Miguel Ligako lidergoa berreskuratu du.

Urdaibaiko arraunlariak garaipena ospatzen. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)
Urdaibaiko arraunlariak garaipena ospatzen. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Urdaibaik denboraldiko bigarren garaipena lortu du Orioko erlojupekoan. Bermeotarrak lehen txandan lehiatu dira eta haizea eta korrontearen baldintzak hurrengo txandetan baino hobeak izan dituzte.

Hala ere, Oriok azken unerarte mantendu du lehia eta segundu bat baino gutxiagora bukatu du. Bigarren postu horrek San Miguel Ligako lidergoa berreskuratzeko balio izan dio Oriori. Hondarribia izan da hirugarrena 4 segundutara. Oriok 74 puntu ditu sailkapen nagusian eta Hondarribiak 73. Kaikuk ez du mailarik onena eman eta atzera pausua eman du sailkapen nagusian.