NAIZ
ORDIZIA

25 lagun beren etxeetatik atera dituzte Ordizian sute batengatik

Sutea izan da gaur goizaldean Ordiziako etxe batean eta 25 bizilagun atera behar izan dituzte. Hiru lagun artatu dituzte arnasteko arazoengatik.

Sutea goizaldeko 00.45ean piztu da Ordiziako Etxezarreta kaleko eraikin batean. Gipuzkoako suhiltzaileen iturriek azaldu dutenez, etxebizitzetako bateko gela batean hasi da sua eta, etxeak egurrezko egitura duenez, berehala zabaldu da.

25 bizilagun atera behar izan dituzte eta hoteletan edo senideen etxeetan pasa dute gaua, Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Sua goizaldeko 3.00ak aldera amatatu dute. Etxea zigilatuta geratu da eta gaur Ordiziako udal arkitektoak azterketa egingo du ze egoeratan geratu den ikusteko.