NAIZ
BILBO

Berri Txarrak eta John Berkhout taldeek Bilboko Aste Nagusian joko dute

Berri Txarrak eta John Berkhout taldeen emanaldiek osatuko dute Bilboko 2014ko Aste Nagusiko kontzertuen egitaraua.

Berri Txarrak taldea ‘En Vivo’ jaialdian Bilbon, iazko abuztuan. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Berri Txarrak taldea ‘En Vivo’ jaialdian Bilbon, iazko abuztuan. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Berri Txarrak eta John Berkhout taldeek Txurdinagako Europa Parkean emango dute kontzertua, Gaztea Gauan, abuztuaren 22an, gauerdian.

Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, Berri Txarrak nafarrek ‘Haria’ azken diskoa aurkezten jarraituko dute, betiko klasikoekin batera, eta John Berkhout boskote gipuzkoarrak giroa berotuko du aurretik.

Talde horietaz gain, beste emanaldi batzuk ere izango dira Bilboko Aste Nagusian: Doctor Deseo, Los Planetas, Carlos Jean, Malu, Eñaut Elorrieta, Travelin´Brothers, Antonio Orozco eta Sara Baras, besteak beste. Abandoibarran, Europa Parkean, Plaza Berrian, Bilborocken eta Areatzan ezarriko dira musika agertoki nagusiak.