NAIZ
IRUÑEA

Gazte bat hil da N-121 errepidean, Bardeetan, izan den istripuan

22 urteko gazte bat hil da gaur goizean N-121 errepidean, Bardeetan, izan den istripuan jasan dituen zaurien ondorioz.

Zauritutako gaztea helikopteroz eraman dute ospitalera, baina hil egin da. (NAFARROAKO GOBERNUA)
Zauritutako gaztea helikopteroz eraman dute ospitalera, baina hil egin da. (NAFARROAKO GOBERNUA)

Istripua goizeko 11.40 aldera gertatu da N-121 errepidean, Bardeen parean, 66. kilometroan. Furgoneta batek eta kamioi batek aurrez aurre talka egin dute eta, ondorioz, furgonetaren gidaria larri zauritu da.

Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute eta helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitalera, baina han hil egin da A.S.M. 22 urteko Buñueleko gaztea.