NAIZ
DONOSTIA

LABen ustez, Konstituzionalaren epaia eskubide zibil eta politikoen aurkako «kolpea» da

LABen ustez, ‘Bateragune’ auziko bost auzipetuak espetxean zigorra bukatu arte Auzitegi Konstituzionalaren erabakia «eskubide zibil eta politikoen aurkako kolpea» da. Epaia «izugarrikeria»tzat jo du eta Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta aske uzteko aldarrikatu du.

LABek elkartasuna adierazi die sindikatuko idazkari nagusi izan zen Rafa Diezi eta harekin batera ‘Bateragune’ auzian zigortu zituzten Arnaldo Otegi,Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletari.

Auzitegi Konstituzionalaren epaia «oso larria, izugarrikeria» dela salatu du ohar batean, «gatazka politikoa gainditzeko» bost militante independentistek egin zuten ekarpena aintzat hartuta.

Estatu espainolak «aintzinako formulekin erantzuten» jarraitzen du LABen iritziz. «Gatazkaren
 konponbide
 demokratikorako
 aurrera
 urratsak
 eta
 ekarpenak
 egiten
 beharko
 lukeenean,
 kurpilari
 galga 
jartzea 
beste 
erantzunik 
ez
 du», nabarmendu du. «Itsu, gogogor baina ez mutu, PPk bere gurpil zoroan bueltaka jarraitzen du», erantsi du.

Sindikatu abertzalearen arabera, Madrilgo Gobernuak «entzungor egiten badu ere», euskal gizartearen gehiengoak eta euskal eragile politiko nahiz sindikalek ‘Bateragune’ auzian «ozen» erakutsi dute bere nahia: «auzipetu guztiak libre, kalean» izatea.

«Ez dugu hori ez den beste sententziarik onartzen. Errepresio estrategiak gainditzeko garaia da», amaitu du.