NAIZ
DONOSTIA

Bera Berak Maite Zugarrondo atezain nafarra fitxatu du

Bera Bera taldeak Maite Zugarrondo atezain nafarra fitxatu du datorren denboraldirako. 25 urte ditu eta Helvetia Alcobendas taldetik dator.

Maite Zugarrondo atezaina. (BERA BERA)
Maite Zugarrondo atezaina. (BERA BERA)

Bera Berak Maite Zugarrondo atezain nafarra fitxatu du eta, horrekin, ia itxitzat eman du datorren denboraldirako taldea.

25 urte ditu Zugarrondok eta Helvetia Alcobendas taldetik dator. Itxakon hasi zuen bere ibilbidea ohorezko mailan eta bost denboralditan hiru Liga, bi Kopa eta EHF Cup eskuratu zituen. Azken bi denboraldiak Alcobendasen egin ditu.

Harrera Lehendakaritzan

Iazko denboraldiko arrakastak direla-eta, harrera egingo dio bihar arratsaldean Bera Bera taldeari Iñigo Urkullu lehendakariak.