NAIZ
DONOSTIA

Jokin Aranalde aske geratu da

Jokin Aranalde gauean atera da Soto del Realeko kartzelatik eta Ibarrara itzuli da.

Jokin Aranalde uztailaren 17an atxilotu zuten Baionara zihoala eta Espainaratu egin zuten. Hurrengo egunean Auzitegi Nazionalera eraman zuten eta Fernando Andreu epaileak espetxera bidali zuen.

Ibartarra iazko ekainaren 24an atxilotu zuten Heletan, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) Biarritzen egin zuen ekitaldiaren ondotik. EIPK-ko mintzakidetza taldeko kidea da Aranalde.

Paueko Auzitegiak irailaren 25ean eman zion argi berdea Aranalderen aurkako euroaginduari, baina bere abokatuek helegitea aurkeztu zuten.

Parisko Kasazio Gorteak urriaren 30ean helegitea atzera bota eta Espainiaratzea onartu zuen.

Hurrengo egunean, Aranaldek eskutitz batean jakinarazi zuen «jarrera intsumitua» hartu zuela, EIPK-ko bozeramailetako bat izanik, bere konpromisoa zelako «azken iheslari eta deportatuak Euskal Herrira ekartzea, guztiok herri libre batean bizitzeko».