NAIZ
GASTEIZ

Baldintza gehiago ezarri dizkio CSNk Garoñari

Segurtasun Nuklearreko Kontseilu espainolak (CSN) baldintza gehiago jarri dizkio Garoñari, zentrala berriz martxan jartzeko aukera aztertzeko.

Garoñako zentral nuklearra, Gasteiztik 60 bat kilometrora. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Garoñako zentral nuklearra, Gasteiztik 60 bat kilometrora. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

CSNko osoko bilkurak, aldeko lau botorekin eta aurkako batekin instrukzio tekniko berri bat onartu du asteazken honetan, Garoñako zentrala berriro martxan jartzeko aukera aztertu aurretik baldintza gehiago eskatuz, tartean erreaktorearen ontziari berrazterketa oso bat egitea.

Datorren irailaren 30a baino lehen, Garoñako zentralaren jabe den Nuclenorrek eskatu zaizkion baldintza guztiak betetzeko egutegi bat aurkeztu beharko du.

PSOEko Cristina Narbona kontseilaria izan da aurkako bozka eman duena, eta boto partikularra aurkeztuko du.

2012ko abendutik geldirik dagoen erreaktorea erregaiz bete aurretik diseinu aldaketak egin behar dituela zehazten du, besteak beste, CSNren intrukzio berriak.

Hala, erreaktorearen egoera aztertu beharko dute, bai funtzionalki bai egiturari dagokionez.

Instrukzioak segurtasunari buruzko baldintza gehiago ezarri dizkio Garoñako zentralari.

Nuclenorrek iragan maiatzaren 27an aurkeztu zuen Industria Ministerio espainolean 2031ra arte Garoña martxan izateko eskaera. CSNk hura aztertu beharko du, eta loteslea izango den txostena kaleratu beharko du.