NAIZ
BILBO

AHT egiten «diru kopuru izugarria xahutzen» ari direla biluzik salatu dute Bilbon

Mugitu mugimenduak antolatuta azken egunotan errepideetan izan den AHTren aurkako txirrindula martxak Bilbon protesta burutu du. Plaza Biribilean, Abandoko tren geltokiaren eta Adifen bulegoen parean, biluztu dira eta trafikoa eten egin dute.

AHTren aurkako protesta, Bilboko Plaza Biribilean. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
AHTren aurkako protesta, Bilboko Plaza Biribilean. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

AHTren aurkako bizikleta martxan parte hartzen ari diren lagunek protestaldia egin dute ostiral honetan Bilboko erdigunean.

Plaza Biribilean arropak erantzi dituzte eta «AHTk biluzten gaitu» lelopean trafikoa eten dute.

Azaldu dutenez, abiadura handiko trena eraikitzen «diru kopuru izugarria xahutzen» ari diren bitartean «prekarietatea eta murrizketak handiagotzen ari direla» salatzea izan da protestaren helburua.

Horregatik hain zuzen hautatu dute Adifen bulegoaren ataria ekintza burutzeko, erakunde hori jo baitute «errudun nagusietako bat».

Ertzaintzak bi lagun polizia-etxera eraman ditu, bertan identifikatzeko.

Trafikoa hamar bat minutuz izan dute etenda, eta auto ilara handiak izan dira.