NAIZ
Iruñea

Lan istipuz langile bat hil da N-121-A errepidean, Oronoz parean

Iruñea eta Behobia lotzen dituen N-121-A errepideko atseden leku baten izandako lan istripu baten ondorioz langile bat hil da. Oronoz parean izan da istripua. Urtea hasi zenetik lanean hil den 25. euskal herritarra da.

N-121-A errepideko atseden gune baten hil da arratsaldean Oronozen. Lanean ari zela izan da heriotza baina Poliziak ez du argitu, oraindik, zehatz-mehatz nola izan den istripua.