NAIZ
Malaga

Sinestu ezineko partida amaiera batekin galdu du Athleticek

Partida osoan Malaga izan da nagusi baina azken sei minutuetan sinesten ere lanak direnak gertatu dira. Malaga bederatzirekin zen, Gorka Iraizoz gora joan da eta buruz garbi egin du berdinketa gola, anulatu egin diote, ordea. Gutxira, Adurizengan ere penalti izan zitekeen jokaldia izan da. Ezinean 90 minutuan eta ahal izan duenean epaileak egin du ezinezko (1-0).

90. minutura arte ez zuen esperoko Athleticek partida irabazteko moduan izango zenik, Malaga indartsuago aritu baita baina sinistu ezinezko sei minuturekin amaitu da Ligako lehena. Malagako bi jokalari kanpora bota ditu epaileak eta Athleticek azken txanpan bultz egin eta berdinketa lortzeari ekin dio. Gorka Iraizozek gora egin du eta garbi buruz berdinketa behar zuen gola egin du. Epaileak, ordea, gola baliogabetu du, inork ikusi ez duen beste jokalariren baten falta atzemanda.

Gutxira partida makala egin duen Adurizek izan du aukera, penaltia zirudien lurrera erori denean, baina bere falta pitatu du epaileak. Zaleak oso haserre zelaien bertan eta baita sare sozialetan ere. Partida ez da ona izan, baina 6 minutu surrealistarekin amaitu da.

«Lapurreta» diote txiolariek sarean, ‘robo’ hitza sartuta hauxe emaitza: