NAIZ
GETXO

Langile bat hil da Getxon, makina batek harrapatuta

Langile bat hil da gaur goizean Getxon, dumper makina batek harrapatuta.

Istripua gertatu den tokia. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Istripua gertatu den tokia. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Lan istripua goizeko 11.00ak aldera gertatu da Getxoko Ajedrez plazan egiten ari diren obra batzuetan, Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Getxoko Nazioarteko Folk jaialdirako karpa bat instalatzeko kamioi batetik materialea deskargatzen ari zen langilea eta dumper makina baten azpian harrapatuta geratu da, argitu ez diren arrazoiak tarteko. Bertan hil da.

Hildakoa 60 urteko Andorrako gizonezkoa da.