NAIZ
BILBO

Langile bat zendu da Bilboko Portuak Pancorbon (Burgos) dituen instalazioetan

50 urte inguruko behargin bat zendu egin da Pancorbon (Burgos), Bilboko Portuko Merkantzien Geltoki Logistikoan (TELOF edo portu lehorra) lanean ari zela.

Bilboko Portu Agintaritzak jakinarazi duenez, ezbeharra eguerdiko orbubatean jazo da.

Argitzeke dauden arrazoiengatik, jatorri portugaldarreko langilea gidatzen ari zen dunperra irauli egin da, eta azpian harrapatuta gelditu da, buruan kolpe handia jasoz.

Larrialdi zerbitzuak jarraian bertaratu dira, baina ezin izan dute heriotza baieztatu besterik egin.

EYP azpikontratako behargina iazko azarotik ari zen Bilboko Portuak Pancorbon dituen instalazioetan lanean.

Dunperrak ez iraultzeko tresnak zituela ere jakinarazi dute.

Gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu dute.