NAIZ

Ospa eguna Altsasun, errepresio polizialarekin amaitzeko

Alde Hemendik! mugimenduak herri aktibazioaren aldeko aldarria egin du «indar okupatzaileen errepresio basatiarekin» amaitzeko.

Goizean goizetik uztartu dituzte festa eta aldarrikapena Altsasun. (via twitter @Ahotsa.info)
Goizean goizetik uztartu dituzte festa eta aldarrikapena Altsasun. (via twitter @Ahotsa.info)

Estatuko segurtasun indarrak Altsasutik alde egitea aldarrikatzeko eskatuz Ospa eguna antolatu dute gaur Altsasun.

Goizean hasi dira lehen ekitaldiak eta egun osoko egitaraua prestatu du Alde hemendik! mugimenduak. Ekimenaren helburua errepresio poliziala salatu eta bukatzea eskatzea da.