NAIZ
DONOSTIA

Zazpi pertsona entzutetsuk osatzen dute Zinemaldiko epaimahai ofiziala

Fernando Bovaira, Eric Khoo, Mariana Rondon, Marjane Satrapi, Nastassja Kinski, Reihhold Vorschneider eta Vlad Ivanov dira Donostiako Zinemaldiko epaimahai ofizialeko kideak.

Fernando Bovaira da epaimahai ofizialeko lehendakaria. (ZINEMALDIA)
Fernando Bovaira da epaimahai ofizialeko lehendakaria. (ZINEMALDIA)

Zazpi pertsona entzutetsuk osatzen dute aurtengo Zinemaldiaren epaimahai ofiziala: Fernando Bovaira (lehendakaria), Eric Khoo, Mariano Rondon, Marjane Satrapi, Nastassja Kinski, Reihhold Vorschneider eta Vlad Ivanovek, hain zuzen ere.

Horiei zortzigarren kide bat gehituko zaie: Oleg Sentsov zinemagile ukrainarra. Antolakuntzak jakinarazi duenez, maiatzaren 10ean Errusiako Federazioko Segurtasun Zerbitzu Federalak  atxilotu egin zuen eta oraindik preso dago Moskun, «Euromaidan taldeak Kieven egindako protestak babesteagatik eta Errusiak Krimea anexionatzearen kontra agertzeagatik».

Zinemaldiak Oleg Sentsov epaimahai ofizialeko ohorezko kide izendatzea erabaki du, «adierazpen askatasunaren alde eginez eta European Film Academyk eskatuta». Beste zinema jaialdi batzuetan ere –Veneziakoak eta Motovunekoak, kasu– horrela egin dutela erantsi du.