NAIZ

Urdaibairen beste erakustaldi bat Kontxako banderan

Bermeotarrek nagusitazun osoz irabazi dute 2014ko Kontxako bandera bi txandetan sekulako erakustaldiak eginez eta errekor berria ezarriz. Hondarribia 5 segundutara utzi du, Kaiku 10ra eta Orio laugarren 19ra ohorezko txandan.

Urdaibaiko arraunlariak Kontxako banderarekin. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Urdaibaiko arraunlariak Kontxako banderarekin. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Urdaibaik errekor berria ezarri du Kontxako banderan bi egunetako denborak kontuan hartuta. Joan den astean sekulako erakustaldia egin ondoren -19 minutu eta 3 segundu-, igande honetan hobetu egin dute denbora -19.01-. Beraz, 38.04 da Urdaibaik ezarri duen errekor berria.

Bermeotarrek ohorezko txandan izan duten aurkari gogorrena Hondarribia izan da. Gipuzkoarrak 5 segundutara utzi dituzte. Kaiku berriz, 10 segundutara geratu da eta Orio izan da laugarrena.

Lehen txandan San Juan nagusitu da -19.30-, Cabo da Cruz eta Portugaleteren aurretik. Donostia arraun azken postuan sailkatu da.

Arratsaldeko 20.00etan ongi etorria emango diote Urdaibaiko arrunlariei Bermeon.