NAIZ
IRUN

Emakume bat hil da Irunen, furgoneta batek harrapatuta

71 urteko emakume bat hil da gaur goizean Irunen, furgoneta batek harrapatuta.

Istripua goizeko 8.55ean gertatu da Irungo Elizatxo Etorbidean, Lakuako Segurtasun Sailak eta Irungo Udalak azaldu dutenez.

Furgoneta batek 71 urteko emakume bat harrapatu du eta zauri larriak eragin dizkio. Koma egoeran eraman dute Bidasoa Ospitalera, baina han hil da.