NAIZ
GASTEIZ

Unai Urruzuno izango da EH Bilduren bozeramailea Gasteizko Legebiltzarrean

Unai Urruzuno izango da EH Bildu taldearen bozeramailea Gasteizko Legebiltzarrean, Laura Mintegiren ordez.

Unai Urruzuno, artxiboko irudian. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Unai Urruzuno, artxiboko irudian. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Unai Urruzunok hartuko du EH Bilduren bozeramaile kargua Gasteizko Legebiltzarrean, Laura Mintegiren ordez.

Mintegik uztailaren bukaeran jakinarazi zuen Legebiltzarra uzteko asmoa, unibertsitatera itzultzeko. Iker Casanovak hartu du hark utzitako eserlekua.

EiTBren Kontrol Batzordean ere Iker Casanovak beteko du Mintegik utzitako hutsunea. Leire Pinedo, berriz, Justizia eta Segurtasun Batzordeko kide izango da.

Bake eta Bizikidetza ponentzian eta Memoriaren Institutuan Juanjo Agirrezabala izango da Mintegiren ordez, eta Autogobernu ponentzian Rebeka Uberak hartuko du haren tokia.