NAIZ
FITERO

Pertsona bat hil da Fiteron, hainbat lasto-fardelek zanpatuta

80 urteko gizon bat hil da Fiteroko nekazaritza-ustiategi batean, hainbat lasto-fardelek azpian harrapatuta.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ezbeharra 12.52an gertatu da Fiteroko abere-ustiategi batean. 80 urteko gizon bati hainbat lasto-fardel gainera erori zaizkio, eta hil egin da.

Oraingoz ez dute istripuaren zergatia azaldu.