NAIZ
BILBO

Heroina trafikatzaile talde bat desegin dute Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzainek

Ertzaintzaren eta Bilboko Udaltzaingoaren droga unitateek heroina banatzen zuen sare bat desegind dute, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Bederatzi lagun atxilotu dituzte eta beste bi inputatu. Azken urteotan 100 kilogramo heroina konfiskatu dizkiote talde honi.

Ohar bidez Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, desegintzat jo dute heroina banatzen zuen sarea.

Poliziaren arabera, Herbeheretatik ekartzen zuten droga, ondoren Bilbon, Bizkaiko Golkoan eta Estatu frantseseko hegoaldean banatzeko.

Bederatzi lagun atxilotu dituzte eta beste bi inputatu. Azken egunotan 32 kilogramo heroina konfiskatu zaizkio taldeari, baina guztira 100 baino gehiago dira azken urteotan poliziak atzemandakoak.