naiz
leioa

Pertsona baten gorpua aurkitu dute Leioako itsasadarrean, Udondo parean

Leioako Udondo inguruan itsasadarra garbitzeko lanak egiten ari zen ontzi batek pertsona baten gorpua aurkitu du. Gurutze Gorriko langileek eta Ertzaintzak atera dute hilotza uretatik.

Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko 09:25 aldera, itsasadarrean garbiketa lanak egiten dituen ontziak pertsona baten gorpua ikusi du ur gainean, Udondo parean.

Gurutze Gorriko eta Ertzaintzako ontzi bana eta ertzain urpekariak bertara joan dira eta gorpua ateratzeko lanei ekin diete.

Gorpua oraindik identifikatu ez duten arren, Ertzaintzak uste du aurreko egunetan Bilbo inguruan itsasadarrean bilatzen ari ziren gizonarena izan daitekeela.