NAIZ

Sakabanaketarekin amaitzeko aldarria gaur arratsaldean Bilbon

Arratsaldeko 18.00etan hasiko da ekimena Bilbao Arena pabilioian. Euskal presoen sakabanetarekin bukatzeko «mugarria» izando dela nabarmendu du Sarek, euskal presoen eskubideen defentsan lan egiteko sortu den herritar sareak.

Ekitaldia aurkezteko sare herritarrak burututako agerraldia. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)
Ekitaldia aurkezteko sare herritarrak burututako agerraldia. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)

Euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriekin amaitzeko eskatuko du gaur arratsaldean Sarek Bilbon. Ekitaldiaren aurkezpean nabarmendu zutenez, sakabanaketatekin amaitzeko «mugarria» izan nahi du Bilbao Arenan burutuko den ekitaldiak.

Arratsaldeko 18.00etan hasiko da. Audientzia Nazionalak ez du onartu AVT-k eskatutako debekua.