NAIZ

Realak galdu egin du Almeriaren kontra (1-2)

0 eta 2 aurreratu da Almeria. Chory Castroren gola beranduegi iritsi da eta Realak ezin izan du berdinketa lortu. Gol aukera andana izna dituen arren, atzean egindako huts egiteen galdu dute partida txuri-urdinek. [Partidaren xehetasunak]

Realak gol aukera andana huts egin ditu. (Juan Carlso RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Realak gol aukera andana huts egin ditu. (Juan Carlso RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Defentsa lanetan egindako opariek porrotera kondenatu dute Reala Almeriaren aurka (1-2). Indartsu abiatu dute partida txuri-urdinek, markagailuan aurreratzeko aukerak izan dituzte, baina lehen gola Almeriak egin du Zubikarairen huts egite bat baliatuz. De la Bellak bere atean sartu du baloia.

Atsedenaldira joan aurretik jaso du kolpea Realak eta bigarren zati hasieran berriz, Almeriak bigarrena egin du korner batean. 0-2koarekin iparra galdu dute txuri-urdinek eta taldeak itxura txarra eman du. Hala ere, bigarren zati erdialdean txartel gorria ikusi du Dubarbierrek eta 85. minutuan Chory Castrok 1 eta 2koa egin du.

Reala berdinketaren bila joan da partida bukaeran, baina oraingoan ez du zorterik izan. Hiru aldiz bidali du baloia zutoinera eta 14 korner atera dituzte txuri-urdinek partida osoan.