NAIZ
BILBO

Butroeko gaztelua 3,5 milioi eurotan atera dute enkantean

BNP Paribas Real Estate kontsultariak Gatikan dagoen Butroeko gaztelua enkatean atera du astearte honetan, irteera-prezioa 3,5 milioi eurokoa delarik.

Butroeko gaztelua enkantean atera dute. (WIKIPEDIA)
Butroeko gaztelua enkantean atera dute. (WIKIPEDIA)

Gaurtik hasi eta urriaren 21era arte, internet bidez eskaintzak egin daitezke Butroeko gaztelua enkantean eskuratzeko.

Hori bai, patrikak ondo beteak eduki beharra dago, irteera-prezioa 3,5 milioi eurokoa delako.

Bizkaiko sinboloetako bat da gaztelua eta historia ondare aitorpena ere jaso du.

2.400 metro koadro baino gehiago ditu eraikiak, eta inguruan 35.000 metro koadroko eremua dauka.

Erdi Aroan eraiki zuten gaztelua XIX. mende bukaeran birmoldatu zuten eta inguruan ehunka zuhaitzek osatzen duten parkea dauka.

Egun, Inbisa enpresa taldea da jabea.