NAIZ
Lezama

Athleticentzat izan da Lezamako derbia

2-1 gailendu dira zurigorriak Realaren aurka. Athletic hasi da lehen minututik indartsu eta 9. minutuan lortu du bere lehen gola, ordulaurdenera Realaren berdinketa eta 73. minutuan lortu dute Athleticeko neskek garaipenaren gola. Athleticek lider jarraitzen du beraz, eta Realak zero punturekin sailkapenaren atzealdean.

Oruetak bigarren gola egin duen momentua. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Oruetak bigarren gola egin duen momentua. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Derbia Athleticentzat izan da eta txanponaren bi muturrak dira ondorio. Zurigorriak lidergoan sendo, hirutik hiru partida irabazita, txuri-urdinak sailkapenaren atzealdean, puntu bakar bat ere lortu gabe.

Lehen minutuetatik indartsu hasi dira zurigorriak eta 9. minutuan egin dute lehen gola, Irune Muruaren eskutik. Ez dute etsi donostiarrek eta 27. minutuan Nahikari Garciak lortu du txuri-urdinen berdinketa, Ainhoa Vicenteren jokaldi on baten ostean.

Atsedenaldira berdinketarekin iritsi dira baina Lezaman, liderraren etxean, geratu dira azkenean hiru puntuak, Arrate Oruetak penaltiz 2-1ekoa egin ostean.