NAIZ

Zorrotzako autobusen aurkako ekintza beren gain hartu dute

Ohar batean, gudarien «konpromisoa» eta «borrokaren aldarrikapena» egin nahi izan zutela Bizkaibusen aurkako ekintzarekin adierazi dute.

Gudari Egunean Bizkaibusek Bilboko Zorrotza auzoan duen aparkalekuan bi leherkari txikiren bidez bertan zeuden autobusen aurka burututako ekintza beren gain hartu dute ezezagun batzuek ohar batean.

«Gudari Eguna», «Borroka da bidea», «Independentzia eta sozialismoa» eta «Preso, iheslari eta deportatu politikoak Euskal Herrian libre»» zioten hainbat orri utzi zituztela bertan gaineratu dute.

Oharrean azpimarratzen denez, gudarien «konpromisoa» eta «borrokaren aldarrikapena» egin nahi izan dute autobusen kontrako erasoarekin.