NAIZ
GASTEIZ

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen, bikotekideari eraso egitea leporatuta.

Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez, gaueko 23.30 aldera emakume batek Ertzaintzari ohartarazi zion bere bikotekideak eraso egin ziola, Gasteizko Arana auzoko beren etxean.

Ertzaintzaren patruila bat hara joan zenean baieztatu zuen emakumeak lesioak zituen bizkarrean, ahoan eta esku batean eta anbulantzia batean Txagorritxuko ospitalera eraman zuten.

Bikotekidea, 43 urteko gizonezkoa, ez zegoen etxean baina handik gutxira aurkitu eta atxilotu egin zuten.