naiz
iruñea

Hiru lagun epaitu dituzte Iruñean Euskal Jairen XX. urteurreneko margoketengatik

Goizeko 10.30ean abiatzekoa hiru lagunen aurkako epaiketa Iruñeko Auzitegian Euskal Jairen XX. urterrenean margoketak egitea leporatuta. Udaltzainek onartu dute ez zituztela margoketa horiek egiten ikusi. Kanpokaldean elkarretaratzea egin dute auzipetuei babesa adierazteko.

Elkarretaratzea, gaur, Iruñeko Auzitegiaren aurrean. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Elkarretaratzea, gaur, Iruñeko Auzitegiaren aurrean. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Hiru lagun epaitu dituzte gaur Iruñeko Auzitegian Euskal Jairen XX. urteurrenean margoketa batzuk egitea leporatuta. Auzipetutako batek uko egin dio gazteleraz deklaratzeari eta epaiketa bertan behera geratu da une batez euskarazko itzultzaile bat aurkitu artean.

Udaltzaingoek, bere aldetik, auzipetuak margoketak egiten ez zituztela ikusi onartu dutela jakinarazi du Ahotsa.info atariak.

Orain, epaiaren zain geratu da afera.

Kanpokaldean elkarretaratzea egin dute lehenago, auzipetuei elkartasuna adierazte aldera. Hondartzako janzkerekin joan dira hitzordura, egun hartako lelo nagusia ‘Maya Maya queremos playa’ izan baitzen. Inputatuak ere itxura berarekin aurkeztu dira epaitegian.

Urteurrenaren eguna iragartzeko margoketa batzuk agertu ziren Iruñeko Alde Zaharrean eta horren harira Udaltzaingoak hiru lagun toki ezberdinetan identifikatu zituen. Hiru pertsona horiei, epaiketaz gain, 300 euroko isun bana heldu zaie.

Euskal Jai gaztetxearen XX. urteurrenean antzerkia, herri bazkaria, kontzertu eta abarrez gain txonbo herrikoia egin zen Euskal Jairen tokian egun dagoen Aqua Voxen, eta hori dela eta, beste lau lagun auzipetuko dituzte.