NAIZ
GASTEIZ

Aste borobila Alavesentzat Barreiroren izugarrizko gola eta hiru puntuak lortuta

Kopako sailkapenaren ostean ligako erronka zuen gaur etxean Alavesek eta batzuk nahi baino larriago baina partidaren azken txanpan Barreirok egin duen gol ikusgarriarekin hiru puntuak Mendizorrotzan geratu dira.

(Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)
(Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Aste borobila osatu du Alavesek Lugoren aurkakoa etxean irabazita. Kopako sailkapenaren ostean hiru puntuak Mendizorrotzan geratu dira Barreirok egindako gol ikusgarri bati esker.

Zaleak pozik, noski, emaitzarekin. Gaurko ilunabar ederraren argazki honek erakusten duen moduan: