NAIZ
IRUÑEA

Aurkeztu dute aurtengo Hatortxu Rock jaialdiaren kartela

Datorren abenduaren 27an Atarrabian egingo den Hatortxu Rock jaialdiaren 17. edizioaren kartela jakinarazi dute jada antolatzaileek: Vendeta, Esne Beltza, Kashbad edo Narco, izango dira, besteak beste, taula gainean.

Hatortxu Rock jaialdiaren antolatzaileek publiko egin dute jada 17. edizioaren kartela, maila altuko taldeek osatuta.

Zehazki, honako taldeak izango dira datorren abenduaren 27an Atarrabian: Kop, Narco, Talco, Hesian, Kashbad, Aspencat, Vendetta, Estricalla, Esne Beltza, Izerdi Gorria eta Arkada Social.

Ateak arratsaldeko 16.00etan irekiko dituzte.

Sarrerak 15 eurotan erosi ahalko dira aldez aurretik, eta bertako txardeldegietan, aldiz, 20 eurotan.