naiz
sopela

Bederatzi edukiontzi erre dituzte Sopelan

Bederatzi edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean Sopelan eta Lakuako Segurtasun Sailak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Lakuak jakitera eman duenez, lehenengo sutea goizaldeko 03.30ean gertatu da Larrabasterra hondartzaren inguruan; hiru edukiontzi erre dira bertan.

Ia une berean, Aquilino Arriola kalean beste sute bat gertatu da eta Iberre kalean ere hiru zaborrontzi erre dira.

Kasu guztietan garrak suhiltzaileek itzali dituztela jakinarazi dute iturri berberek.

Goizeko 06.00ak inguruan Lizarre kalean beste edukiontzi bat erre dela adierazi du Lakuak.