naiz
donostia

Donostia lau barrutitan banatzea gaitzetsi dute 20 auzo elkartek

Donostiako 20 auzo elkartek hiria lau barrutitan banatzeko proposamena gaitzetsi dute, baita prozesu hori «eztabaida herritar publikorik» gabe egitea ere.

Donostiako 20 auzo elkartek parte hartze prozesua irekitzeko eskatu diote Udalari. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Donostiako 20 auzo elkartek parte hartze prozesua irekitzeko eskatu diote Udalari. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Urriaren 30ean, PSE, PP eta EAJk Donostiako barrutien arautegi organikoa onartzeko proposamena eramango dute Udalaren osoko bilkurara, hiria lau barrutitan banatzeko eta barrutiei funtzionamendu arautegi bat eta eskumen jakin batzuk esleitzeko.

Donostiako 20 auzo elkarteek gaitzetsi egin dute proposamen hori «ez baitituzte herritarrak kontuan hartu» eta, beraien iritziz, «funtsezkoa da herritarren partaidetza, hiriari eta gure auzoei buruzko erabakietan parte hartzeko bideetan eragina izango duen heinean».

Ohartarazi dutenez, Bartzelonako eta Madrilgo ereduen «kopia da» alderdi horiek proposatzen dutena, eta hura onartzeak auzoak inorlako ordena eta irizpiderik gabe barrutietan biltzea ekarriko lukeela salatu dute.

«Alderantzizko demokrazia edo goitik beherao demokrazia horrek erakusten digunez, alderdi politiko batzuk oso-oso urun daude beren esanetan ordezkatzen duten gizartetik», azpimarratu dute.

Ildo horretan, barrutien proposamena datorren urriaren 30eko gai zerrendatzik kentzeko eta «eztabaida serio eta lasaia» antolatzea eskatu dute. «Donostialdeko herritarrok Udaletxeari iritzia eman eta erabakai hartu dezagun, parte hartze herramintak sortzea eskatzen diogu».