naiz
lasarte

Antton Guinea aske geratu da, Guardia Zibilak atxilotu ondoren

Antton Guinea preso politikoa atxilotu egin du gaur goizean Guardia Zibilak Basaundi auzoan, Lasarten, etxean zela. Albiste agentzien arabera, «mehatxu» delitua egozten diote. Ordu batzuen buruan aske utzi dute.

NAIZek jakin ahal izan duenez, Guardia Zibilak Antton Guinea preso politiko ohia atxilotu du gaur goizean Lasarten. Goizeko 07.00ak inguruan agertu da Guardia Zibila Guinearen etxean, Basaundi auzoan, eta atxilo eraman dute Intxaurrondoko kuartelera. Senideek Infozazpi Irratiari baieztatu diotenez, 14.30ak aldera aske utzi dute.

Albiste agentzien arabera, «mehatxu» delitua egozten diote eta Intxaurrondoko kuartelean dago. Zehazki, sakeleko telefonoaren bidez Inaxio Uria enpresaburu azpeitiarraren senide bati ETAren anagrama bidaltzea leporatzen dio Guardia Zibilak, Eferen arabera. 2008ko abenduan hil zuen erakunde armatuak Uria.