NAIZ

Osasunak galdu egin du Molinonen (2-0)

Baloiaren jabetza talde nafarrarena izan arren, golak etxeko taldeak egin ditu. Lorak eta Castrok egindako golei erantzunik gabe geratu da Osasuna. [Xehetasunak]

Osasunak galdu egin du Sporting taldearen zelaian. Partida orekatua izan den arren, etxekoek bakarrik erakutsi dute gola egiteko gaitasuna.

Partida hasi bezain laster iritsi da Loraren gola, 4. minutuan hain zuzen ere. Bigarrena berriz, luzapenean egin du Carlos Castrok.

Osasunak baloiaren jabetza izan du eta aukerak ere egin dituzte, baina ezin izan dute golik egin.