naiz
ondarroa

Jasone Osorok irabazi du Augustin Zubikarai nobela beka

‘Sick’ du behin-behineko izena Jasone Osororen proiektuak eta Berta deritzan emakume baten 24 ordu kontatzen ditu. Ostegunean jasoko du saria, Ondarroan,

Jasone Osoro idazle elgoibartarrak eskuratu du aurtengo nobela beka. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
Jasone Osoro idazle elgoibartarrak eskuratu du aurtengo nobela beka. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Jasone Osorok eskuratu du Augustin Zubikarai nobela beka ‘Sick’ deritzan proiektuarekin. 26 lan aurkeztu dira Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak banatzen dituen sarietara eta horien artean Osororen proposamena aukeratu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak.

‘Sick’ du behin-behineko izena Osororen proiektuak. Berta deritzan emakume baten 24 ordu kontatzen ditu, ohean datzala Edith Piaf-en ‘Non, je ne regrette rien’ entzuten, barrutik hautsia, bere bizitzaren errepaso bat eginez eta berekin harreman estua izan duten pertsonaiekin barne-bakarrizketan: ama, aita, senarra, alaba…

Urtebete du orain Osorok egitasmoa ontzeko eta amaitzeko, eta ondo bidean 2015eko udazkenean ikusiko du liburuak argia.

Osoroko ostegunean jasoko du saria Ondarroan Literatur Amuak jardunaldien baitan. Garazi Kamio idazle andoaindarrak irabazi zuen iaz nobela beka eta laster argitaratuko du ‘Orube abandonatuak’ lan berria, bere ibilbidean bigarrena (‘Beste norbaiten zapatak’, Elkar).