NAIZ
AZPEITIA

Gazte bat zauritu da Azpeitiko lantegi batean izan den istripuan

28 urteko azpeitiar bat larri dago ospitalean lan istripu batean zauritu ostean. Pieza bat erori zitzaion sabelera.

Lan istripua atzo arratsaldean gertatu zen Azpeitiko Sarcoil enpresan, Uztarriak zabaldu duenez. 28 langilea pisu handiko pieza bat mugitzen ari zen fenwich makina batekin eta piezak balantza egin ostean, ondo jartzen hasi zenean gainera erori zitzaion.

Donostiako ospitalera eraman zuten gaztea. Larri dago, baina egonkor, aipatu atariaren arabera.