NAIZ
BAIONA

Aitzina! gazte antolakundeko bi gazte, deklaratzera deituak bide seinaleak lapurtzea leporatuta

Koldo Etxegarai eta Ieltxu Ostolaza, Aitzina! gazte erakundeko kideak, deklaratzera deituak izan dira, iragan uztailaren 14an burutu zen «bide seinaleen lapurreta» baten inguruan. Antolakundeak frantses hutsean zeuden bide seinale batzuen inguruan egin zuen ekintza. Gazteek jakinarazi dute ez direla deklaratzera agertuko.

Deklaratzera deituak izan diren bi gazteek prentsaurrekoa eman dute Baionan. (Sylvain SENCRISTO)
Deklaratzera deituak izan diren bi gazteek prentsaurrekoa eman dute Baionan. (Sylvain SENCRISTO)

Baionan eman duten prentsaurreko batean, Aitzina! gazte antolakundeak jakitera eman du bere bi kide, Koldo Etxegarai eta Ieltxu Ostolaza, «bide seinaleen lapurretaz» galdetuaz izateko izan direla deituak, Kazeta.infok informatu duen moduan. Frantses hutsean zeuden bide seinaleak tren batean «bidaltzaileari itzuli» egiten zituztela aldarrikatu zuen bideo batean mugimenduak.

Prentsaurrekoaren bitartez, gazteek jakinarazi dute ez direla hitzorduetara agertuko, ez direlako «haien jokoan sartuko». Hemendik aurrera martxan jarriko duten dinamika azaltzeko, larunbatean, azaroak 22, Hazparneko Ttattola Gaztetxean hitzordu bat antolatu dute. Era berean, abenduaren 23an "Ipar Euskal Herri mailako ekimen ikusgarri" bat eginen dutela iragarri dute.

Iragan uztailaren 14an panelak hartu ostean, urriaren 15ean Gendarmeak urriaren 15ean Aitzinaren lokalean sartu ziren miaketa egiteko asmoz. Gazteek poliziak material informatikoa eraman zuela salatu zuten.