NAIZ
ANGELU

Emakume bat hil da Angelun, olatu batek harrapatuta

26 urteko emakume bat hil da gaur goizaldean Angelun, Maitasunaren Gelan, olatu batek eramanda.

Angeluko Maitasunaren Gelaren ondoko hondartzan gertatu da ezbeharra. (Gaizka IROZ)
Angeluko Maitasunaren Gelaren ondoko hondartzan gertatu da ezbeharra. (Gaizka IROZ)

Ezbeharra goizaldeko ordu biak aldera gertatu da Angeluko Maitasunaren Gela delakoan, Kazeta.eus-ek azaldu duenez.

26 urteko emakumea lagun batekin zegoen; Maitasunaren Gelako hondartzaren ondoan dagoen eskailera batetik erori da eta olatu batek eraman du. Lagunak larrialdi zerbitzuei ohartarazi die eta suhiltzaile talde bat joan da, baina itsaski handia zegoenez ezin izan dute beren tresneria erabili eta Armadako helikoptero bat ere igorri dute.

Emakumearen gorpua goizaldeko seiak aldera erreskatatu dute.