NAIZ
Durango

Abenduaren 6a independentziaren aldeko egun bilakatuko du Independentistak sareak

Espainiako Konstituzioaren eguna independentziaren aldeko egun bilakatu asmo du Independentistak sareak eta egun osorako animazioa eta ikuskizunak antolatu ditu horretarako. 18.00etan martxa berdea abiatuko da Landako gunetik «Gero eta gehiago, gero eta ozenago, independentzia» lelopean.

Independentistak sareak abenduaren 6an martxa berdea abiatuko den lekutik egin du deialdia. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)
Independentistak sareak abenduaren 6an martxa berdea abiatuko den lekutik egin du deialdia. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

«Gero eta gehiago, gero eta ozenago, independentzia» lelopean egun osoko ekimena antolatu du Independentistak sareak abenduaren 6rako. Espainiako Konstituzioaren egunean egun hori ospatu baino «gure herriaren askatasuna aldarrikatuko dugu» esan du Txutxi Ariznabarreta sareko bozeramaileak.

Goizetik hasita animazioa eta ikuskizunak izango direla adierazi du Ariznabarretak eta 18.00etan abiatuko dela martxa berdea Landako gunetik.

Izan ere, Durangoko Azokaren baitan izango da aurten ere sare independentistaren mobilizazioa eta gaurko deialdian kulturaren eremuko hainbat pertsonek parte hartu dute. Itziar Ituño aktoreak, Paddy Rekalde idazleak eta Unai Iturriagak parte hartu dute deialdian.

Ituñoren hitzetan kultura gure herriaren etorkizuna eraikitzeko funtsezko zutabeetako bat da eta euskal estatuaren eraikuntzan kultur eremutik ere ekarpena egiteko nahia eta konpromisoa dutela adierazi du.