NAIZ
GRANADA

Eneko Aizpuru donostiarra aske geratu da

Eneko Aizpuru euskal presoa aske geratu da gaur goizean Granadako espetxetik atera ostean. 2009ko urrian, beste lau euskal gazterekin batera Jarrai, Haika eta Segiren aurkako sumarioaren barrenean epaitua eta espetxeratua izan zen donostiarra.

Eneko Aizpuru, gorriz, Granadako espetxetik irten berritan, lagunez inguratuta. (NAIZ)
Eneko Aizpuru, gorriz, Granadako espetxetik irten berritan, lagunez inguratuta. (NAIZ)

Senideak zain zituela atera da Eneko Aizpuru, bost urte baino gehiago espetxeratuta iragan ostean. Granadako kartzelatik atera eta Euskal Herrirako bidean da donostiarra. Garikoitz Mujika, Zigor Ruiz, Asier Tapia eta Araitz Zubimendirekin batera izan zen epaitua 2009 urteko urrian.

Polizia frantsesak atxilotu zuen Baionan 2005eko uztailan, jarraian Espainiar estatura estraditatua izateko, Segi gazte antolakundeko kide izatea leporatuta. 2006ko apirilean aske geratu eta hiru urte beranduago epaitu zuen Angela Murillo epaileak. Gaur berreskuratu du askatasuna.