NAIZ
GASTEIZ

Frackingaren inguruan arituko da Urkullu ostiralean

EH Bilduk jakinarazi duenez, ostiralean Iñigo Urkulluri frackingaren inguruan galdetuko diote, «herritarrek Jaurlaritzaren posizionamendu horren berri» izan dezaten. GARAk, gaurko egunkarian aurreratu du Lakuak aurreikusia duela 2015ean hastea zundekin.

Urkulluk Frackingaren inguruko galderei egin beharko die aurre ostiralean. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)
Urkulluk Frackingaren inguruko galderei egin beharko die aurre ostiralean. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

Iñigo Urkullu lehendakaria frackingaren inguruan arituko da ostiraleko lan saioan, EH Bilduk honen inguruan galdetuko diola iragarri ostean. «EAJri eta Jaurlaritzari anbiguotasuna alboratzea eta argi hitz egitea eskatzen diogu: frackingari bai, ala frackingari ez?» egitea eskatuko dio Dani Maeztu koalizioko parlamentariak.

Herritarrek 103.589 sinadura bildu zituzten frackingaren kontra eta Herri Ekimen Legegile bat aurrera ateratzeko eskaria egin. Honen harira, Lakuak debatea ez zuela ekidingo aurreratu zuen. Orain. EH Bilduk, posizionamendu finkoa jakin nahian, galdera luzatuko diote Urkulluri. Hau, GARA egunkariak, gaur bertan, Lakuak zundekin 2015ean hastea aurreikusia duela aurreratu ostean.

«Orain Jaurlaritzaren txanda da. Frackingaren aurkakoa bada, EAJk ezin dezake argudio legalik erabili frackinga egiteko», eutsi dio EH Bilduk. Hala, koalizioak lehendakariari eskatuko dio «haustura hidraulikoa egiteko dauden baimen eta izapide guztiak behin behinean eta era prebentiboan gelditzea, harik eta herri ekimen legegilea Legebiltzarrean eztabaidatu arte».