NAIZ
CISJORDANIA

Palestinar bat zendu da autobus israeldar batek kontrol gune batean harrapatu ostean

Palestinar bat eta beste bat zaurituta dago autobus israeldar batek harrapatu ostean Cisjordaniako Yeninen zegoen kontrol gune batean. Atzo bertan, beste gazte palestinar bat harrapatu zuen israeldar batek gidatutako kotxe batek.

Kontrol gunea Gazan. (Said KHATIB / AFP)
Kontrol gunea Gazan. (Said KHATIB / AFP)

Gutxienez gazte palestinar bat hil da eta beste bat zaurituta suertatu da Cisjordanian israeldar autobus batek harrapatu ostean. Maan agentziak jakinarazi duenez, Nur Hasán Naim Salim da zendutako gaztea. Polizia israeldarrak, era berean, zaurituak bi direla adierazi du, gertakaria Reihanetik gertu izan dela azpimarratuta.

Harrapaketa hau ez da isolatutako gertakari bat. Atzo bertan, beste gazte palestinar bat Jerusalenen harrapatua zuen israeldar batek gidatutako kotxeak. Gidariak ihes egin zuen.

Aurreko igandean, modu berean, beste palestinar bat hil zuten Gazan tirokatua izan ostean.