@arianekamio
Donostia

Desertua oasi propio bihurtu du Bernardo Atxagak ‘Txoriak kolpeka’ lan berrian

Bi kontakizun eta saiakera laburra dakartza Bernardo Atxagak ‘Txoriak kolpeka’ lan berrian. Heriotza, erezain baten aitortza eta Thomas Edward Lawrence ‘Lawrence Arabiakoa’en irudia aztertzen ditu.

Bernardo Atxaga, ‘Txoria kolpeka’ bere azken lanarekin. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Bernardo Atxaga, ‘Txoria kolpeka’ bere azken lanarekin. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Gaztetan ikusi zuen Bernardo Atxagak Tolosako Leidor antzokian ‘Lawrence Arabiakoa’ filma eta, orduztik, desertua bere paisaia nagusienetakoa bilakatu da bere lanetan. Film hark utzitako arrastoa izan zen ‘Txoriak kolpeka’ lana ontzeko abiapuntu nagusia. Hariak nola eta zerekin josi aritu da azken denboran, irudi hura liburu batean nola iltzatu pentsatuaz.

‘Nevadako Egunak’ idatzi zuenea bazterrean utzitako kontakizun bi berreskuratu ditu, edo hobe esan, eraldatu. ‘Andoniren heriotza LSDaren argitan’ da horietako bat.

Bi istorio eta saiakera laburra dakartza Atxagaren azken lanak. Heriotza eta erlezain baten aitortza, batetik, eta ‘Lawrence Arabiakoa’ren irudiaren inguruko saiakera bestetik.