NAIZ
GASTEIZ

EH 11 Kolorek ‘Euskal Herria anitzarentzat adostasunak’ eztabaida aurkeztu du

EH 11 Kolore ekimenak, ‘Euskal Herria anitzarentzat adostasunak’ dinamikaren baitan landutako ‘Jatorri aniztasuna eta lan eskubideak’ eta ‘Euskara eta hizkuntz aniztasuna’ txostenak aurkeztu ditu. Euskal Herriak «behar duen eredu propioa» bilatzea dute helburu.

Gasteizen emandako prentsaurrekoaren irudia. (EH 11 KOLORE)
Gasteizen emandako prentsaurrekoaren irudia. (EH 11 KOLORE)

Xabier Mendigurenek, EH 11 Kolore ekimenaren bozeramaileak, «eztabaida zabal eta sakon batera» gonbidatu nahi izan ditu eragile sozialak, akordioaren bidean «kultur eta jatorri aniztasuna kudeatzeko funtsezkoak» izango diren oinarriak adosteko.

Xabier Barber ESK sindikatuko kidea eta Gutun Sozialeko sustatzaileetako bat eta Anjel Miragaya SOS Arrazakeriako kideak izan dira lehen txosten hau aurkezteko arduradunak. Garbiñe Petriatik, aldiz, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari moduan, ‘Euskara eta hizkuntz aniztasuna’ jarri du mahai gainean.

Eragile desberdinen ekarpenak jaso ondoren, EH 11 Kolorek eremu bakoitzean lortutako adostasunak aurkztuko dituela jakinarazi du.