NAIZ
BAIONA

Ieltxu Ostolaza Aitzinako kidea atxilotu dute

Aitzinako kide Ieltxu Ostolaza atxilotu dute gaur goizean bere etxean, gazte antolakundeak jakinarazi duenez. Bide seinaleen aferagatik deklaratzera deitu zuten baina ez zen agertu. 14.00ak aldean aske utzi dute eta Aitzinak elgarretaratzea deitu du iluntzerako atxiloketa salatzeko.

Ieltxu Ostolaza eta Koldo Etxegarai, joan zen astean eskaini zuten agerraldian. (Sylvain SENCRISTO)
Ieltxu Ostolaza eta Koldo Etxegarai, joan zen astean eskaini zuten agerraldian. (Sylvain SENCRISTO)

Ieltxu Ostolaza gaur goizeko 8.30ean atxilotu dute bere etxean, Aitzinak jakinarazi duenez. Gazte antolakundeak «gogorki salatu» du atxiloketa. «Frantziar Estatuaren jarrera onartezina eta neurrigabea da», salatu dute.

Bide seinaleen afera dela-eta, Ostolaza eta Koldo Etxegarai deklaratzera deitu zituzten komisariara, baina biek jakinarazi zuten ez zirela joango, Baionan egin zuten agerraldian. Honen harira, ekimena defendatu egin dute: «Hemen, bada herri bat, bada kultura bat, Estatuarengandik aitortza eta onarpena behar dituena». Honen bidez, Opar Euskal herriaren ezagupen instituzionala eta euskararen ofizialtasuna exijitu dizikiote Pariseko Gobernuari.

Uztailaren 14an Aitzinak frantses hutsean zeuden bide seinaleen aurka egin zuen ekimenagatik deitu zituzten biak. Urriaren 15ean jendarmeak Aitzinaren lokalean sartu ziren miaketa egiteko asmoz. Gazteek poliziak material informatikoa eraman zuela salatu zuten.

Bide bera jorratzen jarraituko dutela adierazi dute «desobedientziaz lanean». Eta gaur, Ostolazaren atxiloketa salatzeko elkarretaratzea eginen da baionako Herriko Etxe aitzinean, 18.30ean.