NAIZ
LONDRES

Ingalaterrako Elizak lehen emakume gotzaina izendatu du

Ingalaterrako Elizak Libby Lane izendatu du Stockporteko gotzain, azaroan emakumeak apezpiku izatea onartu ostean.

Libby Lane, lehen emakume gotzaina Ingalaterran. (Paul ELLIS/AFP)
Libby Lane, lehen emakume gotzaina Ingalaterran. (Paul ELLIS/AFP)

Ingalaterrako Elizako sinodoak azaroaren 17an baimendu zuen formalki lege kanonikoaren aldaketa emakumeak ere gotzain izendatu ahal daitezen, mendetako monpolio maskulinoa bukatutzat emanez.

Libby Lanek 48 urte ditu eta 2007tik da St. Peter elizako artzain, Chester-eko elizbarrutian. Izendapenaren ondotik oso «hunkituta» dagoela esan du.