naiz
bilbo

«Orain»,«Ahora», «Now» urtarrilaren 10eko mobilizazioaren spot-a aurkeztu du Sarek

«Now Euskal Herrira» lemapean urtarrilaren 10ean Bilboko kaleak beteko dituen mobilizazioaren spot-a aurkeztu du Sare Herritarrak. «Dispertsioarekin bukatzea beharrezkoa da», azpimarratzen du plataformak.

«Orain, ahora, maintenant, now» dio Sare Herritarrak, Bilbon urtarrilaren 10ean izango den mobilizazioari begira argitaratu duen spot berriak. Dispertsioarekin bukatzeko urgentziazko beharra azpimarratu du plataformak: «Sinets dezagun gure indarrean, sinets dezagun guztion ekarpena, txikia ala handia izan, ezinbestekoa dela sufrimendua ezabatzeko eta konfrontazioarekin amaitze bidean oinarri sendoak ezartzeko eta esperantzari, baita konponbideari ere beste leiho bat irekitzeko».